XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Barka iezadazue zerbaiten errua baldin badut.

Orduan Estepako Lehoiak bildu zituen atxilotu guztiak eta askatasuna eman zien; honela denak batera irten ziren eta igarotzen zituzten auzoetan jatekoa eskatzen zuten.

Jendeak esnea ematen zien eta esaten zuen: - Atxilotu hauei buruz esanak dira entzun ditugun hau, hura eta beste.

Eta haiei buruz entzundakoaz ari zirenean, Estepako Lehoiak nola atxilotu zituen jakitean, honen ausardiaz harriturik geratzen ziren.

Honek, handik aldi batera, bertako biztanleei dei egin zien, zuhaitz baten inguruan bildu zituen eta honela hitzegin zien: - Orain andregai hau nire anaia zaharrenari eman nahi diot emaztetzat.

Eta anaiak esan zuen: - Ezin dut onartu inola ere neskatxa horrekin ezkontzea, ez bait dut neure besoaren indarrez irabazi eta denok dakizuenez, neskatxa honek berak irainduko luke senartzat hartzen duena Estepako Lehoiak askatu nau, esaten duen bakoitzean.

Eta bilduta zegoen jendeak esan zuen: - Esan duzuna egia da. Estepako Lehoia honekin ezkontzea da onena eta zuk beste norbait bilatzea.

Honela, denak ados geratu ziren eta Estepako Lehoiarentzako etxola egiterari ekin zioten.

Eta konta ezin ahala tribu bildu ziren, eta amaren aldetik zituen anaiek eta bertan zeuden guztiek zazpi egunez suzko zaldi jolasak egin zituzten bere ohorez.

Zortzigarren egunean bakoitza bere lekura joan zen eta Estepako Lehoia hiru hilabetez bere andregaiarekin etxolan egon zen (...).